Borrar

Gasteiz bidezko merkataritzaren aldeko ekintza globalari batuko zaio, hainbat sentsibilizazio-jardueraren bidez

sergio eguía

Jueves, 11 de mayo 2017, 23:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Errebeldeak gara kausarekin. Bidezko merkataritza gara, eta zu? goiburua hartuta, Vitoria-Gasteiz, Alegría-Dulantzi, Laudio eta Agurainen bidezko merkataritzako produktuen kontsumoak gizartearen zein ingurumenaren aldetik dakartzan onurez sentsibilizatuko da. Pintxoaren Ibilbidea eta birziklatzeko lantegia dira hilaren 13an, larunbata, antolatuko diren jardueratako batzuk, alegia, Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunean. Egun horretan, Florida parkea erdigunetzat hartuta, bidezko merkataritzako antolakundeek deialdia egingo diote Arabako gizarteari desberdintasunaren aurka errebelde agertzeko, eta aldarrikatuko dute alternatiba komertzial honek modu erabakigarrian laguntzen duela bai justizia globalean, bai Agenda 2030 deiturikoa betetzea lortzen.

Vitoria-Gasteizko berritasun nagusia izango da jarduerak kokagune berri batean egongo direla, Florida parkean. Han, goizean hasita, haurrentzako lantegiak, txokolate-jana, zunba-topaketa Laín Lópezekin, eta batukada egongo dira. Arratsaldean, toki berean egingo dira jarduerak, graffiti-lantegi bat eta arropa birziklatzeko beste bat TrucaRec-en eskutik nabarmendu behar direlarik (azken horretarako, hemen eman behar da izena: formacion.euskadi@setem.org). Trinomio Global-en clown-ikuskizuna eta swing-kontzertu bat, Castigators taldearekin, izango dira egunaren amaierako ekitaldiak. Dena dela, produktuen salmenta eta dastaketa une oro eskainiko dira parkean.

Eguerdian ez da beharrezkoa izango etxera alde egitea, Gasteizko 17 establezimenduk tradizio bihurtutako Pintxoaren Ibilbidean parte hartuko baitute. Lokal bakoitzak pintxo bat prestatuko du Mundu Egunerako, bidezko merkataritzako produktu goxoak erabilita. Horrez gain, egunean zehar gonbidapena egingo zaie herritarrei desberdintasun eta bazterketa globalaren aurka errebelde ager daitezen, sare sozialetako #RebélateConCausa kanpainan parte hartuz; han, bidezko merkataritzaren mugimendutik mundu hobe bat lortzen nola laguntzen duten azaldu ahalko dute.

Jarduera guztiak ez dira izango 13an bertan. Gaur, maiatzak 10, Pez Limbo taldeak bigarren aldiz antzeztuko du El gran mercado lana («Merkatu handia»), Iparralde gizarte-etxeko Beñat Etxepare antzokian. Bidezko merkataritzaren jaiak igande goizean ere jarraituko du, Salburuko auzoan. Maiatzaren 19an, ostirala, Alegría-Dulantzik lekukoa hartuko du, eta maiatzaren 21ean lekuko hori Laudiora iritsiko da, eta uztailaren 1ean, Agurainera.

Hona hemen egun hau antolatzen parte hartutakoak: Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba, Oxfam Intermón, Serso, Fundación Corazonistas, Manos Unidas eta Bide Bidean; Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios