El Correo

Gasteizek emakumeari eskainiko dio aurten Zinema Gaur programa

  • Lehen edizioan arrakasta lortu zuelarik, ohikoaz bestelako zinemari buruzko programa bi ziklotan banatuko da: bata udaberrian eta bestea udazkenean egingo dira

Montehermosok ohikoaz bestelako zinemari buruzko “Zinema Gaur” programaren bigarren edizioa hartuko du, bi zatitan —udaberria eta udazkena— banatuta. Gainera, lehen zatia emakumeari eskainiko zaio. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta zikloaren koordinatzaile Garbiñe Ortega aurkeztu dute prentsaren aurrean.

“Zinema Gaur aukera paregabea da hala ohikoa ez den zinema gustuko dutenentzat nola zinema oro har gustuko dutelarik hori ezagutzeko jakin-mina dutenentzat. Hori dela eta, bigarren edizioan eginahalak egin eta apustua bikoiztu dugu, zinemarekiko grina partekatzeko espazio gisa sendotu dadin”.

Aurten hainbat berritasun sartu dira: batetik, zikloa urtean bi zatitan banatuta egingo da, lehena udaberrian eta bigarrena udazkenean. Udaberriko zatiak maiatzaren 8tik ekainaren 26ra arte iraungo du. Bestetik, udaberriko zatian emakumeari erreparatuko zaio bereziki.

Zinema Gaur programak hiru ardatz izaten jarraituko du: lehenak Ortegak aukeratutako filmen proiekzioak hartzen ditu barne; oraingoan, emakume iberoamerikarrek —Mexiko, Argentina edo Txilekoek— egindako film garaikideak, narratiba ausartak, askotariko gaiak eta estilo oso pertsonalak eskainiko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate