El Correo

Arabak jardunaldi batzuk antolatu ditu fiskalitateari buruzko “gogoeta eta ezagutza” sustatzeko

  • Jardunaldiak maiatzaren 15ean eta 16an izango dira Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoan

Arabako Foru Aldundiak jardunaldi hauek antolatu ditu: “Fiskalitateari buruzko jardunaldiak: zeharkako begirada bat”. Beraren bidez, fiskalitateari buruzko gogoeta eta ezagutza sustatu nahi ditu, bai eta iruzurrari buruz ohartarazi ere.

Jardunaldiak maiatzaren 15ean eta 16an izango dira Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoan, eta gai hauek jorratuko dira, besteak beste: nazioarteko fiskalitatea, ekonomia ituna, ingurumenaren gaineko zergak eta iruzurra. Eztabaidak eta mahai inguruak ere izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu nagusiek parte hartuko dute, bai eta lurraldeko enpresa elkarte eta elkarte sozial nagusiek ere.

“Arabak badu zerga eredu propio bat, aukera ematen duena gure politikak eta gure zerbitzu publikoak arautzeko eta finantzatzeko. Hori dela eta, Arabako Foru Ogasunak gonbita egiten die enpresen ordezkariei, unibertsitateari, sektore profesionalei eta herritarrei oro har, parte har dezaten jardunaldi horietan, zeinen helburua baita gure fiskalitatearen begirada zeharkako eta askotariko bat eskaintzea”, adierazi du José Luis Cimiano Ogasun Saileko foru diputatuak, EH Bildu batzarkide taldearekiko aurrekontu akordioaren ondorioz antolaturik bere sailak ekimen hau. “Fiskalitateak denoi eragiten digu, eta, hori dela eta, gure asmoa da jardunaldi hauek aprobetxatzea zerga sistemari buruzko gogoeta eta ezagutza eragiteko”, amaitu du esanez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate