Borrar

Opera lehen aldiz iritsiko da Amurrio Antzokiko agertokira, maiatzaren 6an, Gaetano Donizettiren L'Elisir D'Amore obrarekin

sergio eguía

Domingo, 30 de abril 2017, 23:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maiatzaren 6an, 20:00etan, lehen aldiz izango dugu Amurrio Antzokian opera-ikuskizun batez gozatzeko aukera, emanaldi bakar batean. LElisir DAmore operari esker iritsiko zaigu Amurrioko udal-antzokira musika-modalitate kultural berria. Amurrio Antzokiko bazkideek Kultur Etxean erosi ahalko dituzte sarrerak, 10 euroan, apirilaren 24tik aurrera. Bazkide ez direnek, berriz, hurrengo egunetik aurrera erosi ahalko dituzte, 12 euroren truke. Horrez gain, antzokiko leihatilan ere erosi ahalko dira, emanaldiaren egunean bertan. Operak bi ordu iraungo ditu; italieraz dago, eta azpidatziak izango ditu.

LElisir DAmore XIX. mendeko opera komikoko bitxirik zoragarrienetakoa da, bai eta Gaetano Donizettiren ekoizpenaren lan gorenetakoa ere. Ahotsek freskotasun handia dute, pertsonaien karakterizazioa bikaina da, eta Gaetano Donizetti gai izan zen gizatasunez beteriko arketipo batzuengan samurtasun ahaztezina marrazteko; horri esker, musika eszenikoko erreferentzia garrantzitsua da partitura fresko eta dinamiko hau. Ipar Euskal Herriko mendialdeko herri bateko unibertso idilikoan dago girotua, eta Nemorino baserritar isil-pobrearen amodiozko penak kontatzen ditu; izan ere, Adina burges aberats eta apetatsuaz dago maiteminduta Nemorino. Sarjentu harroputz bat buru duen erregimentu bat iristen eta Dulcamara txerpolari misteriotsua agertzen denean, ugaritu egingo dira Nemorinoren arazoak; izan ere, elixir bat erosiko dio Dulcamarari, harekin Adinaren bihotza konkistatu ahal izateko, saltzailearen hitzetan, bederen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios