Borrar

Gasteizko Kultura Sailak diru-laguntza emango die 39 proiekturi

Tokiko Gobernu Batzarrak, orobat, Gasteizko UNEDentzako ekarpena onetsi du

sergio eguía

Sábado, 22 de abril 2017, 01:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak kultur proiektuak egiteko diru-laguntza batzuk ematea eta beste batzuk ukatzea onetsi du. Sailak 39 kultur proiekturi emango die diru-laguntza; 2017an, horri dagokion partida 100.000 eurotik 150.000 eurora igo zen.

Cantok adierazi duenez, diru-laguntzen ildo hau objektiboagoa da, proiektuak aukera berdinetan lehiatzen baitira elkarren artean, eta laguntzak balioespen teknikoaren bidez ematen. Horretaz gain erantsi du Kultura arduradunak kultur arloko agenteekin hartutako konpromisoetako bat da laguntza ematea esperientzia berriak lantzeko, edo lehendik dauden eta funtzionatzen duten programei jarraipena emateko, Zerbitzuak proposatutako jardueraren osagarri gisa, edozein arlotan: prestakuntza, sormena, zabalkundea, ikerketa Bi alderdi horiek kontuan hartuz, aurtengo aurrekontu-partida 50.000 euro igotzea erabaki genuen.

Bestetik, Hezkuntza Zerbitzuaren proposamenari jarraituz, Tokiko Gobernu Batzarrak UNEDen Gasteizko zentro elkartuari 45.000 euro ematea onetsi du, 2017ko lehen ordainketa gisa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios