El Correo

TUVISAk Agirrelandako oraingo lantegiaren zati batean bulegoak egingo ditu eta sare informatikoa hobetu

TUVISA garraio udal enpresak Agirrelandako autobus-gordelekuan dagoen lantegiaren zati batean bulegoak eraikiko ditu. Obra horiei esker bulegoko langile guztiak toki berean bilduko dira. Modu horretan, Alfredo Donnay kaleko bulegoak itxi ahal izango dira, horietatik orain arte ordaindu beharreko alokairua aurreztuta.

TUVISAko administrazio kontseiluak 87.700,88 eurotan esleitu ditu lan horiek, alegia, oraingo bulegoei atxikitako lantegiaren espazio bat egokitzea. Pavon enpresa da proiektuaren esleipenduna eta aurkeztutako eskaintzak % 34ko jaitsiera dauka hasierako aurrekontuaren gainean. Gaur egun dauden instalazioak eta tabikeak kendu eta garbitu eta egitura metalikoa jarri beharko du, eta igeltserotza, arotzeria, elektrizitatea, klimatizazioa, aireztapena eta margotze lanak egin beharko ditu. Espazio berriak bilera areto handia izango du, 32 metro koadrokoa gutxi gorabehera, bost bulego (hiru 7-8 metro koadrokoak eta bi 11-12koak), banatzaile bat eta atarte bat. Lanak gauzatzeko aurrekontua 134.510,56 eurokoa izango da eta lanak gauzatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa. “TUVISAko langileen jarduera osoa biltzea beharrezkoa zen, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko eta udal sozietatearen plantillaren lana errazteko”, azpimarratu du Itziar Gonzalo TUVISAko lehendakariak.

Gainera, instalazio horietako sare informatikoa hobetzeko lanak 16.526.47 eurotan esleitu dira. Gaur enpresak datuen kable-sarea, zerbitzari berriak eta zuntz optikoko estekak jartzeko ardura hartuko du, gainerako udal eraikinekin konektagarritasun eta estandarizazio baldintza hobeak lortzearren.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate