Borrar

Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berria sinatu dute, bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko

sergio eguía

Jueves, 6 de abril 2017, 23:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berria sinatu dute, bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko xedez. Alkate Gorka Urtaranek eta Euskaltzaindiko lehendakari Andres Urrutiak sinatu dute gaur hitzarmena, Udaletxean. Alkatearen hitzetan, euskarak paper garrantzitsua izan behar du Euskadiko hiriburuan eta horretarako, Udalak katalizatzaile eta dinamizatzaile gisa jokatu behar du hizkuntzaren sustapenean, gobernu-taldea horrekin konprometitua baita. Gurea bezalako erakunde batek gure hizkuntzaren sustapenean lan egin behar du, baita gizartearen eskubideak bermatzeko arloan ere, esan du alkateak.

Hitzarmenaren bidez, Euskaltzaindiak aholku emango dio Udalari euskararekin lotutako gaietan, eta hizkuntza babesten, zaintzen eta sustatzen jarraituko du. Orobat, kultur zabalkunderako jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak egingo ditu. 2017ean, aurrekoetan bezala, Gasteizko Toponimia bildumaren jarraipena izango da egiteko nagusia. 1996an abiatu zen proiektua, orduan sinatu baitzuten Udalak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lehen lankidetza-hitzarmena; horren bitartez, orain arte dozena erdi liburuki argitaratu dira Onomasticon Vasconiae bilduman. Patxi Salaberri euskaltzainak eta Elena Martínez de Madina teknikariak zuzentzen dute Henrike Knörr gogoratuak bultzatutako proiektua.

Alkateak, Gorka Urtaranek, gobernuak euskararekin duen konpromisoa azpimarratu du, eta Gasteiz euskaldun baten aldeko apustua gogorarazi du. Euskara lehentasunezkoa da gobernu honentzat, nabarmendu du. Alkateak, besteak beste, helburu hauek ditu euskarari dagokionez: euskarazko kultur programazioa zabaltzea, hizkuntzarekin lotutako politikak eta jarduerak ikusaraztea eta euskara udal jarduera guztietan integratzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios