El Correo

Udalak Mendizorrotza inguruko argiztapena hobetu du

Gasteizko Udalak Mendizorrotza futbol-zelaiaren inguruko argiztapena hobetu du aste honetan, argi puntu berriak jarri baititu. Zehazki, Espazio Publikoaren Sailak lau proiektore dituen zutabea instalatu du Cervantes ibilbideko plazatxoan. Amadeo García de Salazar plazaren eta Cervantes ibilbidearen arteko bidegurutzean ere beste farola bat jarri da, leihatilen ondoan. Gaur bertan nabaritu ahalko dira argiteria publikoan egindako hobekuntzak, Deportivo Alavesek Real Sociedad taldearen kontra jokatuko duen ligako partidan.

Izan ere, zenbait pertsonak Gorka Urtaran alkatearengana jo zuten “Alkateak entzuten dizu” plataformaren bitartez, neurri horiek hartzeko eskatzearren. Batez ere segurtasuna handitzeko asmoz iradoki zituzten hobekuntza horiek. Cervantes ibilbideko aldeari dagokionez, Deportivo Alaves taldeko jokalariak zelaitik irteten direnean ikuspena hobetu zedin eskatzen zuten herritar horiek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate