El Correo

Arabako Ogasunak 124 milioi euro berreskuratu zituen 2016an iruzurraren aurkako jardunetan

  • Zehazki, Ikuskatze Zerbitzuak 3.734 espediente izapidetu zituen, 77 milioi euro berreskuratzea ahalbidetuz

Arabako Foru Ogasunak 124,1 milioi euro berreskuratu zituen 2016. urtean iruzurraren aurkako ekintzen bitartez. Zehazki, Ikuskatze Zerbitzuak 3.734 espediente izapidetu zituen, 77 milioi euro berreskuratzea ahalbidetuz. Zenbateko horri gehitu behar zaizkio kudeaketaren bidez berreskuraturiko 47 milioi euro, hots, zergen eta zorren likidazioak berrikusten dituzten Ogasuneko zerbitzuek egindako lanaren bitartez berreskuraturikoak.

Horrela jakinarazi du astelehen honetan Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, 2016ko Iruzurraren aurkako Planaren balantzearen berri eman baitu Arabako Batzar Nagusietan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate