El Correo

Udalak Florida kaleko 53.ean orain erabili gabe dagoen orubea berreskuratzeko bidea ireki du

  • Gobernu Batzarrak jabeekiko hitzarmena onetsi du, lursailaren kalifikazioa aldatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak bidea ireki dio Udalaren eta ISGA Inmuebles enpresaren arteko hitzarmenari, Gasteizko Florida kaleko 53.eko lursailaren kalifikazioa aldatu ahal izateko.

Orubea hutsik dago, duela 10 urte bertan zegoen eraikina eraitsi zutenetik, eta orain duen kalifikazio urbanistikoak ez du erabili ahal izateko aukera handirik ematen. Aldaketaren bidez, lursailak bizitegi kolektiborako erabilera izango luke ekipamendu generikorako erabileraren ordez, eta jarduera-eremu horri dagokion ordenantza aplikatuko litzaioke; orain batzordean eta osoko bilkuran tramitatu beharra dago.

Udal gobernuak Gasteizko erdialdea biziberritzeko aurreikusitako ekintzetako bat da. Hitzarmenean jasotakoaren arabera, Plan Orokorraren xedapen-aldaketa egin ondoren, orubearen jabeek gainbalioen % 15ean parte hartzeko eskubidea emango diote Udalari; 301.149,06 euro izango dela kalkulatu da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate