El Correo

Aldundiak esleituko ditu Apinaiz eta Maeztu arteko saneamendurako estolda nagusiko obrak

  • Obra horien aurrekontua milioi erdi euro baino gehiago da

Apinaiz eta Maeztu arteko saneamendurako estolda nagusia eraikitzeko proiektua esleitzea onartu du Diputatuen Kontseiluak.

516.269 euroko aurrekontuarekin, Arabako Foru Aldundiak Apinaizko hondakin urak Maeztuko araztegira eramatea ahalbidetuko duen azpiegitura hidrauliko hori eraikiko du. Estolda, hodi, nagusi hori grabitate bidez arituko da eta Maeztuko saneamendu sarera lotuko da. Aldundiko Ingurumen Sailak bere gain hartuko ditu Arabako ubide naturalak babestea helburu duen azpiegitura horrek eragindakogastuak. Izan ere, oso zail dute administrazio batzarrek egun ingurumen legediak jartzera behartzen dituen arazketa sistema berriek eta haien kudeaketak eragindako mantentze eta ustiaketa gastuei aurre egitea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate