El Correo

Udalak udalerriko toki-erakundeen instalazioak eta ekipamenduak eraberritzen lagunduko du

Tokiko Gobernu Batzarrak menpeko toki-erakundeen jabegoko ekipamenduetan obrak finantzatzeko diru-laguntzetara 20.000 euro bideratzea onetsi du gaur goizean. Instalazioen egoera hobetzeko, herriak oinarrizko ekipamenduez hornitzeko eta eraikinak eta instalazioak irisgarritasun legera egokitzeko eraberritze-lanen gastuak ordaintzen laguntzea da helburua. “Gasteiz hiria baino gehiago da, 63 herrik osatutako udalerria da, eta haiek ere badute beharrizanik. Eta gune horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen saiatu behar dugu, urtero egiten dugun bezala”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate