El Correo

Gasteizko Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak hitzarmena sinatu du San Martineko auzo elkartearekin

San Martineko auzo elkarteak 100.000 euroko aurrekontua izango du auzoan jarduerak garatzeko, Isabel Martínezek zuzentzen duen Gizarte Etxeen Sailak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi duen hitzarmenaren bitartez.

San Martineko auzo-elkarteak hainbat urte daramatza auzoko haur, gazte eta helduen garapen pertsonala eta aisialdiaren erabilera aktiboa eta positiboa sustatzen, jarduera soziokultural ugari eskainiz udalaren gizarte etxeetako eskaintzaren osagarri, biztanle askoko auzo horrek ez baitu horrelakorik.

Elkarteak 2017rako proiektu erakargarria aurkeztu du, Udalak komunitatean esku-hartzeko duen jarduera-ildoarekin bat datorrena; gainera, aurreko programaren balioespena ere positiboa da.

Horrenbestez, Udalak eta elkarteak hitzarmen berria sinatzea proposatu da, 2017an San Martineko auzokoentzako jarduera soziokulturalak garatzeko, 100.000 euroko ekarpenaz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate