El Correo

Arabak% 14 igo du Garapenerako Lankidetzarako duen aurrekontua azken bi urteotan

  • 2017an 1,2 milioi euro zuzenduko dira Garapenerako Lankidetza funtsetara, hau da, Arabako Foru Aldundiak ekitaldi honetarako duen aurrekontu errealaren % 0,7

Aurrekontuan jasotakoa alde batera utzita, legegintzaldi honetan abian jarri da lankidetza politikak bultzateko eta sektore horretako erakundeekiko harremana eta lankidetza berreskuratzeko prozesu bat. Horiek horrela, Arabako Foru Aldundiak aldaketa garrantzitsu bat sartu du garapen proiektuetarako dirulaguntzen deialdietan; izan ere, urteroko deialdiak egin beharrean, hainbat urtetarako deialdia egingo du (2017, 2018, 2019). Horri esker, GGKE-ek hobeto planifikatu eta jaso ahal izango dituzte lekuan bertan beren jardunak, egonkortasun eta eragin handiagorekin, denboran iraungo duten proiektuak baitira.

Era berean, Arabako Foru Aldundiak "Eskutik" agiria onartu du, 2019ra arteko lankidetza politiken esparru agiria, lurralde historikoko GGKE-ekin batera egina. Testu horretatik abiatuta, joan den otsailean abian jarri zen “Eskutik Mundura” prozesua, datozen hiru urteetan GGKE-ekin eta beste eragile batzuekin elkarrizketa eta eztabaidarako gunea sortzeko helburu duena, Arabako Foru Aldundiaren lankidetza politikak eztabaidatzeko eta adosteko. Horrekin, Lankidetza era irekiago, berrituago eta partehartzaileago batean egitea sustatu nahi da.

Legegintzaldi honetan gai horren inguruan hartu diren beste neurri batzuen artean daude foru aldundiaren lankidetzarako funtsak Fiare Banka Etikoan gordailatzea, eta Unesco Etxearekin batera hasiera ematea Agenda 2030 eta NBEk 2015eko irailean onartu zituen garapen jasangarrirako helburuak abiarazteko prozesuari: hori dena, benetan koherenteak eta zeharkakoak diren lankidetzarako politikak egiteko helburuarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate