El Correo

Paco Ibañezek 'Vivencias' aurkeztuko du Poetak Maiatzean jaialdian

  • Maiatzaren 27an joko du, Ibaiondoko Felix Petite antzokian

Paco Ibañez kantariak “Vivencias” lana aurkeztuko du maiatzaren 27an, Ibaiondoko gizarte etxeko Felix Petite antzokian, Poetak Maiatzean nazioarteko poesia jaialdian.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta jaialdiako zuzendari Elisa Ruedak aurkeztu dute prentsaren aurrean. Vital fundazioaren laguntza du ekitaldiak.

Paco Ibañezek -poeten ahotsa, humanista, artista konprometitua- hamarkadak daramatza garai guztietako poeta handien lanei ahotsa eta soinua jartzen. Diskoa Parisko antzoki adierazgarrienetako batean aurkeztu zuen, Théâtre des Champs- Élysées antzokian, eta geroztik hainbat lekutan eman ditu kontzertuak: Latinoamerikan (Txile, Uruguai, Argentina), Bartzelonan, Sevillan, Bilbon…; nazioarteko hainbat jaialditan ere abestu du: Lyon (Les nuits de Fourvière jaialdia), Biarritz (zinema jaialdia), Sète (Voix Vives de Méditerranée en Méditerranée jaialdia), Vaison-la-Romaine (Au Fil des Voix jaialdia), Arles (Les Suds jaialdia), Lima-Peru (Nazioarteko Poesia Jaialdia), Madrileko Teatro Nuevo Apolo (maiatza), eta azkenik, Gasteiz.

Beltzez jantzita, gitarra eskuan eta musikari bikainez inguratuta, eszenografia eder eta soil batez lagunduta, Paco Ibañezek maitasun, existentzialismo, borroka eta erresistentziako kantuak oparituko dizkigu, instrumentuen erritmoetan eta poesiaren indarrean bildurik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate