El Correo

Burgosko Diputazioarekin elkarlanean jarduteko esparru hitzarmen iragankorra

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Trebiñuko Konderriko auzotarrei zenbait onura ekarriko dien Arabako Foru Aldundiaren eta Burgosko Diputazioaren arteko hitzarmenaren testua. Arabako Batzar Nagusiek noiz onartuko zain, esparru akordioa iragankorra izango da eta bi urteko indarraldia izango du, beste bi urtez luzatuahal izango dena; eta aurreikusten da egoera horrekin modu iraunkorrean bukatzea, lege araubidearekin bat etorriz, enklabearen egoerari buruzko behin betiko konponbidea adostu eta ebazten denean.

Hitzarmenak hamahiru gairen inguruko erakundeartekoelkarlana jasotzen du; besteak beste, gizarte zerbitzuetan, suhiltzaileetan, euskaran, azpiegituretan, neguko bidezaintzan eta garraioan. Elkarlan edo laguntza hori eskualde mugakideetan bizi diren herritarrei ere eskaini ahal izango zaie. Hitzarmena sinatu ondoren, erakunde bi horietako sailek nork bere gaiak bereziki arautzen jardungo dute. Erabaki horien bidez, eskaini beharreko zerbitzuak eta haien jardun eremuak zehaztuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate