Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

Ireki da Bañueta Kiroldegian igeriketa-ikastaroaren eta cycling spinning ikastaroaren hirugarren hiruhilekorako matrikula egiteko epea

sergio eguía

Martes, 14 de marzo 2017, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bañueta Udal Kiroldegiak haurrentzako, haurtxoentzako eta helduentzako igeriketa-ikastaroaren eta cycling spinning ikastaroaren hirugarren hiruhilekoa antolatu du. Abonatuek martxoaren 13tik 19ra bitartean formalizatu ahalko dute izen-ematea, eta abonatu gabeek, berriz, martxoaren 16tik 19ra bitartean. Aldez aurretik, hilaren 6tik 12ra, aurreko hiruhilekoan (urtarriletik martxora) ikastaroetan parte hartu dutenek plaza erreserbatzeko aukera izango dute.

Ikastaroak martxoaren 22tik aurrera hasiko dira. Igeriketa-ikastaroko taldeetan libre dauden tokietan izena emateko, ikasleek taldeko gainerako ikasleen antzeko maila izan behar dute. Baldintza hori ikastaroko lehenengo bi saioetan egiaztatuko da, eta betetzen ez bada, ez da izen-ematea onartuko.

Eskariaren arabera, talde gehiago osatu ahal izango dira. Informazio gehiago lortzeko, Bañueta Kiroldegiko arduradunekin harremanetan jar zaitezke kiroldegiko harreran edo 945393642 telefonora deituta, 08:00etatik 21:30era astelehenetik larunbatera eta 09:00etatik 13:30era igande eta jaiegunetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios