El Correo

Kontseiluak onetsi du Arte eta Lanbide Eskolari 250.000 euro ematea

  • Urtero bereikasgeletan 900 ikasle jasotzen dituen zetroaren funtzionamendurako

Gaurko Gobernu Kontseiluak Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolarako 2017rako aurrekontu esleipena onetsi du. Bigarren urtez jarraian, Arabako Foru Aldundiak 250.000 euro ordainduko ditu, urtero bereikasgeletan 900 ikasle jasotzen dituen zetroaren funtzionamendurako.

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Merkataritza Ganberak eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak osatzen dute patronatua, eta ahalegin handia egin du berriz zuzentzeko eskolaren funtzionamendua, iaz jada bideragarritasun plana aurkeztu baitzen eskolako gabeziak identifikatu eta konpontzeko; horrez gain, jardunak egin ziren administrazio eta ekonomia kudeaketaren eremuan, batzorde exekutibo bat sortzea eta antolamendu eta funtzionamendu arautegi bat diseinatzea iradoki zelarik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate