El Correo

Gasteizek 65.000 euro bideratuko ditu aurten bizikidetza, aniztasuna eta giza eskubideen babesa sustatzeko proiektuetara

Udal gobernuak bizikidetza, aniztasuna eta giza eskubideen babesa sustatzeko jarduerak eta proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onetsi du. Orotara 65.000 euro bideratuko ditu Udalak horretara.

“Gasteiz pertsona guztiak elkartzeko gunea izan dadin nahi dugu, inolako bereizketarik egin gabe ez arrazan, kolorean, sexuan, hizkuntzan, erlijioan, iritzi politikoan edo bestelakoan, jatorri nazionalean edo sozialean, posizio ekonomikoan, jaiotzan edo bestelako edozein ezaugarritan ere, Giza Eskubideen Adierazpenak dioen bezalaxe“, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Ekintzak aztertu ondoren, oinarriak betetzen dituzten proiektuei laguntzarik ematen dien ebatzi beharko du Udalak, gainerako laguntza-deialdietan bezala. Deialditik kanpo geratuko dira Gasteizko udalerriaren barruan garatzen ez diren proiektuak, edo bizikidetza izan ezik bestelako helburuak dituztenak (izaera sozialekoak, kulturalak, kirolekoak, erlijiosoak, politikoak…), eta baita ere Gasteizko udalak onartutako hainbat zeharkako udal planei kaltea egin diezaieketen jarduerak sartzen dituzten proiektuak.

Orobat, ez dira onartuko honelako jarduerak sartzen dituzten proiektuak: ordenamendu juridikoak babestutako edozein oinarrizko eskubideen urraketa lekarketenak, animaliei tratu txarrak ematea dakarten ekintzak sartzen dituztenak, naturari edozein erako tratu txarra ematea dakartenak, edo, gizon eta emakumeei egotzitako rolei sexuz esleitutako edozein bereizketa mota dakarten jarduerak.

Deialdian ez dago aurreikusita halako kopuru ekonomiko bat zerbitzuaren lerro bakoitzeko (bakea eta giza eskubideak, dibertsitate funtzionala eta kulturartekotasuna). Horren ordez, deialdiaren kopuru osoa giza eskubideen edozein ahultasun-egoerari buruz gizartea sentsibilizatzeko jardueretarako erabiliko da, eskubide horiek direlako Bizikidetzarako Zerbitzuaren jarduera osoaren funtsezko oinarria.

Udalak diru-laguntza hauek ematen dituen bigarren urtea da. Iaz zazpi proiektu onartu ziren.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate