CMASeko erabiltzaile batzuk Artium museoan izan dira bisitan, 'Ikusezintasun partekatua +' proiektuaren barruan

SERGIO EGUÍA

Harrera Sozialerako Udal Zentroko (CMAS) erabiltzaile talde batek bisita gidatua egin du gaur Artium museoan, bertako zuzendari Dani Castillejorekin batera; artelanen biltegiak eta Gauzen larritasuna erakusketa ikusi dituzte. Bisita Carlos Lalastra eta Andrea Abrigarrek sortutako Ikusezintasun partekatua + proiektuaren barruko jarduera da. Esku-hartze artistiko horrek esklusioari, ikusezintasunari eta aintzatespenari buruzko zeharkako mezua helarazi nahi du.

Hain zuzen ere, CMASen arreta ematen zaien pertsonei ikusgarritasuna eman nahi die. Programako ekintza bakoitzean, pertsona horiek beren errealitate sozial eta pertsonalaren kontrako itxura batez agertzen dira, eta beren ohiko bizimoduan egiten ez dituzten jardueretan parte hartzen, esaterako, museo batera joatea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos