El Correo

Udalak hamasei pertsona kontratatu ditu bide berdeen inguruko paisaia egokitu eta Olarizuko lorategian lan egiteko

Gasteizko Udalak ingurumenarekin lotutako zenbait proiektu garatzeko bi enplegu plan sortu ditu, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eta Ekonomia Sustapenerako Sailaren bitartez. Orotara hamasei pertsona kontratatu dira, bi taldetan banatuta.

Taldeburuak eta sei baso-peoik osatzen dute lehen taldea, zeinak udalerriko bide berdeen inguruko paisaia egokitzeko lanak egiten baititu. Bigarren taldea taldeburuak eta zortzi langilek osatzen dute, eta Olarizuko lorategi botanikoan zein Olarizuko baratzeetan egokitze eta baratzezaintza lanak egiten ari dira. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak koordinatu eta gainbegiratzen ditu bi taldeak.

“Enplegu berdea sustatzea gobernu honen helburuetako bat. Ekimen honen bitartez bi gauza lortzen ditugu: alde batetik, enplegua berraktibatzea. Eta gainera, Gasteiz hiriaren ingurumen kalitatea hobetzea”, esan du Iñaki Prusilla Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko presidente eta Ingurumen zinegotziak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate