El Correo

Arabako Gurasoen Eskolak zortzi herritara iritsiko dira martxoko hilabete honetan

  • Gaur hasiko dira martxoko mintzaldiak Bastidan, Ruth de la Hera Iglesias psikologoaren eskutik

Arabako Gurasoen Eskolak prestakuntza ekintzak eskaintzen ari dira oraindik ere, eta martxoko hilabete honetan lurralde historikoko zortzi herritara iritsiko dira. Frustrazioarekiko tolerantzia, eskola jazarpenaren prebentzioa, arauak eta mugak, Internetek adingabeentzat dituen arriskuak, anaia-arreben arteko harremanak edo alkoholak nerabeengan izaten dituen ondorioak…horra hor mintzaldi eta lantegietan landuko diren gaietako batzuk.

Guraso Eskola gurasoentzako informazio eta prestakuntza guneak dira, aitaren eta amaren umeekiko eginkizunei buruzko gaiak lantzeko. Arabako Foru Aldundiaren ekimen hau baliabide bat da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez daraman Adikzioei Aurre Hartzeko Tokiko Planaren barruan dagoena, eta, beraren bidez, laguntza ematen zaie adingabeak dituzten familiei, beren hezkuntza eta gizarteratze lanak egokiro gauza ditzaten

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate