El Correo

18 emakumek kamioiak gidatzeko baimena lortuko dute, suhiltzaile izan nahi dutelako

  • Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea gaur bildu da Arabako hainbat emakumerekin “aukera profesional gisa suhiltzaile izateko erronka planteatzeko”

Arabako Foru Suhiltzaileen erakunde autonomoan sartzeko Enplegu Eskaintza Publikoan, lanbide horretan jardun nahi diren emakumeek parte hartuko dute. Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua gaur goizean Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan egon da, eta bilera bat izan du etorkizunean suhiltzaileak izateko baldintzak betetzen dituzten zenbait emakumerekin. Arabako Foru Aldundiak eta Lanbidek aukera emango die C gidabaimena daukaten eta EPEan parte hartzeko interesa duten emakumeei doako prestakuntza jasotzeko, eta hala, atoidun kamioiak gidatzeko behar den agiria (C+E) lortu ahalko dute. Oso harrera ona izan du eskaintzak, eta gaur goizean bertan 18 pertsonak eman dute izena.

“Aukera profesional gisa suhiltzaile izateko erronka planteatu nahi diegu, eta modu horretan gizonezkoek orain arte egin izan ohi dituzten zenbait lanen kristalezko sabaia hautsi”, adierazi die García de Salazarrek gaur bileran izan diren emakume arabarrei.

Diputatu nagusiordeak azaldu du zer pausu eman duen foru gobernuak erakunde autonomoa sortu zenetik; baita zer mugarri jarri den ere hilabete hauetan, 94 plazako EPErako berehala egingo den deialdira arte. García de Salazarrek bereziki nabarmendu du zein egoeratan dagoen egun zerbitzua, emakume bat baino ez baitago suhiltzaile lanetan. "Beharrezkoa da errealitate hori aldatzea. Jada fisikariak, astronautak edo presidenteak badauzkagu, zergatik ez suhiltzaileak? Bultzatu dezagun hori” azpimarratu du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate