El Correo

Abeltzaintza eztabaidagai Zuian

  • Jada abian jarrita diren hiru esperientziak erakutsiko dute eredu berria posiblea dela abeltzaintzaren sektorean

Zuiako udalak, Tokiko Agenda 21 programaren barruan eta, ekonomia zirkularra eta deshazkuntzaren inguruko gaiak lantzen ari den zuiarren talde batek proposatuta, jardunaldi bat antolatu du abeltzaintzaren sektoreari eskainia, kasu zehatzen bidez bestelako abeltzaintza eredu bat erakustearren.

Jardunaldi honetan zehar, abeltzaintza-sektorearen barruan martxan diren gertuko hiru esperientzia azalduko dira, beste modu batean ekoitzi eta lan egin daitekeela frogatuz, ingurumena gehiago errespetatuz eta abeltzainaren beraren onuraz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate