El Correo

Gasteizko Udal Bandaren 'En femenino' kontzertuak emakumeak musikan protagonizatutako hiru alderdi erakutsiko ditu

Gasteizko Udal Musika Bandak “En femenino” kontzertua emango du martxoaren 8an, 20:00etan, Principal antzokian, emakumeak musikan protagonizatutako hiru alderdi erakusteko asmoz: bakarlari, musikagile eta pertsonaia historiko.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, biolontxelo jotzaile Nuria Nietok eta Musika Bandako zuzendariondoko Iker Olazábalek aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean.

Hain zuzen ere, emakumeak musikan protagonizatutako hiru alderdi erakutsi nahi ditu bandak, berdintasunaren aldeko borrokan hain seinalatua den egunean. Lehenengo alderdia “emakumea bakarlari gisa” da: Nuria Nietok Johan de Meijren “Casanova” biolontxelo eta bandarako kontzertua joko du.

Bigarrena, konposizioa: bandak “Bookmarks from Japan” lana joko du, Julie Giroux konpositore amerikarrak duen adierazteko gaitasun handia agerian uzteko asmoz.

Hirugarren alderdia musika lanak inspiratu dituen pertsonaia historikoarena da, Ferrer Ferránen “Juana de Arco” lanaren bitartez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate