Borrar

Gasteizek 75 leku eskaintzen ditu hiri baratzeetako baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroetan

Eskolak maiatzean eta ekainean izango dira; ondoren, parte-hartzaileek lursail bat erabiltzeko baimena lortu dezakete

sergio eguía

Martes, 7 de marzo 2017, 01:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Udalak udalaren hiri-baratzeetako baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, baratzezaintza ekologikoari buruzko prestakuntza praktikoa jasotzeko aukera eskaintzen die herritarrei, ondoren, denbora librean eta familiaren aisialdian autokontsumorako jarduerak errazago eta ezagutza handiagoz garatu ahal izan ditzaten, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak azaldu duenez. Orotara 75 leku eskainiko ditu IGIk deialdi honetan.

Eskolak maiatzean eta ekainean izango dira; ondoren, parte-hartzaileek lursail bat erabiltzeko baimena lortu dezakete, baldin eta gutxienez % 90eko asistentzia izan badute, udal ordenantzak xedatutakoaren haritik. Ikastaroak Urarteko baratzeetan (Abetxuku) izango dira: orotara 20 iraungo dute, 8 egunetan banatuta. Iraupena doitu egin da, herritarrek errazago parte hartu ahal izan dezaten. Aurten, berritasunen gisa, monografikoak ere antolatu ditu: konposta, laboreen txandakatzea eta elkartzea, izurriak, gaixotasunak, haziak eta mintegiak.

Tarifak hiriko gizarte etxeetan hiri baratzezaintzari buruz eskaintzen diren ikastaroen antzekoak izango dira. Bazkide ez direnek 35,40 euro ordaindu beharko dute; bazkideek, 21,20 euro, eta unibertsitateko ikasleek, 21,40 euro. Langabeei % 15eko deskontua aplikatuko zaie.

Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak azaldu duenez, Udalak urteak daramatza hiri baratzezaintza hirian eta hiri ingurunean (Eraztun Berdea) landu dadin sustatzen, hiriko azpiegitura berdea osatu, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatu eta elikadura osasungarria zein aisialdi aktiboa bultzatzeko xedez. Hain zuzen ere, herritarrak tokiko elikagai ekologikoak ekoitzi eta kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatu nahi dira. Gure gizartean zenbait kontzeptu zabaltzeko ari gara lanean, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko ekoizpena, eta osasunerako hezkuntza. Horretaz gain, Gasteizerako nekazaritzako elikagaien estrategia iraunkorra lantzen ari gara.

Horrekin lotuta, IGIk zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu: udal baratzeak, gizarte etxeetakoak, eskola-baratzeak Urarteko baratzeak Eraztun Berdean daude. Orotara 5 hektarea hartzen du esparruak, eta banakako 230 lursail ditu, bakoitza 75 metro koadrokoa, gehi 600 metro koadroko baratze kolektiboa, heziketa jarduerak egiteko edo taldeek erabiltzeko. Zerbitzu-eraikina ere badu, lantegi-ikasgela, produktu eta lanabesen biltegia, armairutxoak eta aldagelak eta informazio bulegoa barne hartzen dituena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios