El Correo

Gasteizek emakume adoretsuen alde Alboanek antolaturiko lasterketa solidarioarekin bat

  • Lasterketan bildutako funtsak GKEaren proiektuetarako bideratuko dira, zeinak genero berdintasuna bilatzen baitu Perun Probak 6,2 kilometro izango ditu eta hilaren 19an, 11:30ean aterako da Arka plazatik

Gasteizko hiriak aurten ere babesa emango dio emakume adoretsuentzako Alboan GKEak antolatzen duen eta hiriko kaleetan zehar hilaren 19ko igandean ibiliko den lasterketa solidarioari. Lasterketaren xedea da beren bizimodua aldatzearen alde borrokatzen diren emakumeentzako laguntza biltzea, eta, hala, bildutako funtsak Alboan GKEak Peruko Lima probintzian “emakume adoretsuen” alde gauzatzen dituen proiektuetarako bideratuko dira.

Nerea Melgosa Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotziak eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak gaur goizean parte hartu dute solidaritatearen alde egiten den ekitaldi horren aurkezpenean. Erakundeetako bi arduradun horiek eta Mª Mar Magallón Alboan GKEko zuzendariak, Tania Lamarcak –gimnasta ohia eta urrezko domina Atlanta 96an– eta Iván Fernandez atleta eta Euskadiko kros txapeldunak gasteiztarrei dei egin die lasterketa solidarioan parte hartzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate