Borrar

355.000 eurotoki erakundeetan energia berriztagarriak eta eraginkorrak sustatzeko

Laguntza lerro horri esker, 2016an, ia 50 udal eta kontzejuk led argiak jarri zituzten beren argiteria publikoan, beren kaleargiak programatu zituzten edo biomasazko galdarak ezarri zituzten

i.agote

Domingo, 26 de febrero 2017, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak laguntza lerro berri bat onartu du, Araban eraginkortasun energetikoko ekintzak eta energia berriztagarriak sustatzeko. Guztira, arabar udal eta kontzejuek 355.981 euro izango dituzte 2018ra arte, ikuskapen energetikoak egiteko, ordu programaketako edo urrutitiko kontroleko ekipoak ezartzeko, argiteria publikoa hobetzeko edo biomasazko galdarak ezartzeko.

Toki erakundeek dirulaguntza eskaerak aurkeztu beharko dituzte 2017ko martxoaren 24a baino lehen, eta Ingurumeneko Foru Sailak haiei buruzko ebazpena eman beharko du bi hilabeteko epean.

Iaz, 50 bat toki erakundek jaso zuten eraginkortasun energetikoko proiektuetarako laguntza, hala nola bonbilla zaharren ordez led bonbillak jartzeko argiteria publikoan, edo monitorizazio edo programazio ekipoak ezartzeko. Era berean, beste hainbat laguntza eman ziren biomasazko galdarak ezartzeko edo azterlan eta ikuskapen energetikoak egiteko.

655.000 milioi euro

Toki erakundeentzako laguntza horiei, gehitu behar zaizkie energia berriztagarri eta eraginkorretan inbertsioak egiteko eman eta Arabako Foru Aldundiak zuzenean gauzatutakoak. Hala, beraz, Foru Aldundiak ordezko energiak sustatzeko proiektuetarako zuzenean egindako diru ekarpena 300.000 euro da guztira, eta, horrek, guztira, 655.000 euro egiten du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios