Borrar

Autobus-geltokiko nasa-eremuan esparru itxi batean jartzekoa den bizikleta aparkaleku estalia egiteko lanak hasi dira

sergio eguía

Sábado, 18 de febrero 2017, 02:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Udalak autobus-geltokian bizikleta aparkaleku estali eta segurua jarriko du. Gaur hasi dira instalazioa jartzekoa den espazioa egokitzeko lanak: esparru itxi bat nasa-eremuan, Euskal Herria bulebarraren eta Donostia kalearen arteko kantoian. Azpiegitura ziur aski udaberrian irekiko da, eta Urtaranen gobernua nola kudeatuko den aztertzen ari da.

Autobus-geltokira doazen erabiltzaileen segurtasuna bermatzea eta espazioaren multimodalitatea sustatzea da helburua, Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez. Gainera, Udalak garraiobide iraunkor eta osasungarri horren alde egin dutenei lagundu nahi die, gaur egun joan-etorrien % 12 baino zertxobait gehiago egiten baita bizikletaz. Azken batean, aldezten dugun hiri-eredu iraunkorrerantz pausoak ematen jarraituko dugu, esan du Gasteizko alkateak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios