El Correo

Gasteizko 2017ko enplegurako prestakuntzak aurrez aurreko 56 ikastaro eta 900 leku eskainiko ditu

  • Nabarmendu behar dira prestakuntza jardunaldiak, hala teknologiaren alorrekoak nola eraikuntza eta birgaikuntza iraunkorraren alorrekoak

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Gasteizko Udalaren 2017ko Enplegurako Prestakuntza Plana aurkeztu du. Aurrez aurreko ikastaroen eskaintza zabala da nabarmengarriena, 56 espezialitate eta 900 leku hartzen baititu barne. Horretaz gain, autoprestakuntzako edo online prestaukuntzako 200 ikastaro baino gehiago antolatu dira, leku mugarik gabe. Orobat nabarmendu behar dira prestakuntza jardunaldiak, hala teknologiaren alorrekoak (20 saio inguru) nola eraikuntza eta birgaikuntza iraunkorraren alorrekoak.

“Eskaintza zabala eta askotarikoa proposatzen dugu, lan-munduan txertatzeko aukera gehien dituzten jarduera-sektoreetan oinarritua, eta lan-merkatuan gaur egun ahulen diren taldeak lehenetsiz, hau da, lanik gabeko eta kualifikazio maila txikiko 20 eta 30 urte bitarteko gazteak, eta 45 urtetik gorako langabeak. Iaz 2.342 langabe gutxiago zenbatu ziren Gasteizen, eta 2017an ere udalaren enplegurako prestakuntza enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzen jarraitzeko erabakigarria izatea da gure helburua”, esan du Nerea Melgosak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate