El Correo

Gasteizek FEMPek eraikuntzaren energia eraginkortasunari buruz antolatu duen topaketa batean parte hartu du

asteizek eraikuntzaren energia eraginkortasunari buruzko topaketa batean parte hartu du gaur. FEMPek eta “La casa que ahorra” fundazioak antolatu dute, eta eraikuntzako energia aurrezpen eta eraginkortasunaren alorreko politiketan erreferentzia diren udalak gonbidatu dituzte. Izan ere,Gasteizko Udala Birgaikuntzaren Udal Behatokiaren talde finkoko kideetako bat da.

Madrilen egin da bilera, besteak beste, energia-eraginkortasuna eta birgaikuntza ezagutarazteko eta herritarrak horretaz sentsibilizatzeko ekintzak partekatu eta koordinatzeko. Herritarrek eraikinen birgaikuntza energetikoak dituen onurez kontzientzia handiago hartzea da helburua, eta etxean energiarekin lotutako berrikuntzak egitearen aldeko pertzepzio positiboa eta prestutasuna lortzea, erosotasuna, osasuna eta bizi-kalitatea irabaziko baitituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate