Borrar

Zabalgana auzoan haurrentzako karrusela jartzeko bide emango du Udalak

sergio eguía

Lunes, 13 de febrero 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2017, 2018, 2019 eta 2020an Gasteizen feria atrakzio eta postuak eta janari-furgonetak instalatzeko lizentziak eta baimenak esleitzeko deialdiaren oinarriak onetsi ditu Udalak. Bi dira berrikuntza nagusiak: batetik, denda-ibilgailuak edo janari-furgonetak bide publikoan instalatzeko aukera, Urtaranen gobernuak iaz salmenta ibiltariari buruzko ordenantzan egindako aldaketei esker; bestetik, Zabalgana auzoan, Sofia Erreginaren hiribidearen ondoan, haurrentzako karrusela eta txurro-denda jartzeko bide emango du Udalak lehenengoz.

Leku hauetan jarri ahalko dira feria atrakzio eta postuak:

- Iparraldeko parkea (Herrien Etxearen ondoko kirol eremua). 2017ko martxoaren 1etik 2012ko martxoaren 1era arte txurro-denda ustiatu ahalko da etengabe. Eguberrietan, Inauterietan eta Aste Santuan umeentzako 4 atrakzio, helduentzako 2 atrakzio, ardoa saltzeko postu bat, 2 denda-ibilgailu eta goxoak saltzeko postu bat jarri ahalko dira.

- Mendizorrotzeko aparkalekua. San Prudentziotan, umeentzako 3 jolasleku, helduentzako 2, 2 denda-ibilgailu eta txurro-denda bat jarri ahalko dira, eta goxoak saltzeko postu bat.

-Jesus Guridi kalean, txurro-denda eta karrusela. Santa Barbara plaza berritutakoan, txurro-denda plazaren beste aldean jarri beharko da.

Zabalgana auzoarekin lotutakoa da berrikuntzarik handiena, haurrentzako karrusela eta txurro-denda jartzeko lehiaketa egingo baita. Ekimen berria izanik, lehiatzaileek urte erdirako edo urtebeterako eskaintza egin ahalko dute.

Lizentziak emateko deialdiaren oinarrietan atrakzioen energia-eraginkortasuna hartuko da kontuan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios