El Correo

José Uruñuela kontserbatorioak aurrekontuen aurreproiektua eta hurrengo jarduerak onetsi ditu

  • Aurrekontu-proiektuak 762.163,08 euroko gastua aurreikusten du

Jose Uruñuela dantza kontserbatorioko zuzendaritza-kontseilua udaletxean bildu da gaur, eta 2017ko aurrekontuaren aurreproiektua eta ikasturte hasierako jarduerak onetsi ditu.

Aurrekontu-proiektuak 762.163,08 euroko gastua aurreikusten du, iazkoaren antzera, 50.000 euroko bi partida izan ezik, horiek berariaz sortu baitziren aurreko ekitaldian, “ikasturte amaierako emanaldi bereziak” eta “laneratzea eta ikasketak zabaltzea” kontzeptuengatik. Dena den, kapitala jartzen duten erakundeen aurrekontua onestearen mende dago hori.

Bestetik, kontserbatorioko zuzendaritza-kontseiluak ikasturte-hasierarako jarduerak onetsi ditu behin-behinean, besteak beste, Danzálava ekimenaren lehen edizioa; Euskadin dantza garaikidea sustatu eta zabaltzeko xedea du horrek, eta Pas de Basque guraso elkarteak, Altraste Danza taldeak etakontserbatorioak berak antolatu dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate