El Correo

Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen kalitateari eta jardunbide egokiei buruzko atari bat abiarazi du

  • Ataria irekia izango da herritar guztientzat, eta haren xedea da agerira ekartzea GOFEko profesionalek sustatzen dituzten kalitate ekimenak

Interneteko atari berri batek laguntza praktikoa emango die Araban gizarte zerbitzuetan eskaintzen den arretaren kalitatea hobetzeko interesa duten pertsona guztiei. Bereziki, GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko profesional eta teknikarientzat da, eta badu atal bat gomendioak jasotzen dituena adinduen, ezinduen, adingabeen, eritasun mentalen bat dutenen eta bazterketa soziala pairatzen dutenen arretan baliatzeko jardunbide egokiei buruz.

“Tresna berri hau laguntza izango da GOFEk arabar herritarrei eskaintzen dien arretaren kalitatea etengabe hobetzeko. Hala adierazi du Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak gaur goizean webgune berria aurkeztu duenean, Gizarte Zerbitzuetako Arretaren Kalitatea izenekoa; bertan izan da Helena Sotelo ere, Egia Kareaga – SIIS Dokumentazio eta Azterlan Zentroko teknikari eta webgunearen arduraduna.

Foru diputatuak nabarmendu egin du atari berri horren bidez eskaintzen den aukeraren balioa, alegia, jardunbide egokietarako tresnak “erraz, arin eta iraunkorki eskuratzeko” aukeraren balioa; izan ere, Arabako Foru Aldundiaren eta GOFEren webguneen bidez eskuratu daitezke jardunbide egokietarako gomendio horiek, edo zuzen-zuzenean helbide honetan: www.ifbscalidad.net

Gainera, Arabako gizarte zerbitzuen arretan interesa duten pertsona guztientzako laguntza praktikoa ez ezik, atariaren bidez agerira ekarri nahi dira eta eskura jarri orobat GOFEk sustatzen dituen kalitaterako ekimenak, eta bai ere “erakunde horretan profesionalek, senitartekoek eta erabiltzaileek egindako ahalegina", irispidean jarriz ekimen horien barnean diseinatu eta aplikatutako material guztiak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate