El Correo

Asparrenak 2017ko aurrekontuak onartu ditu

  • 3.651.280,90 euro jasotzen dituen aurrekontuen hasierako onarpena gauzatu zen atzoko Osoko Bilkuran EH Bildu eta Asparrena Bidean talde independentearen babesarekin.

Asparreneko Udaleko osoko bilkurak atzo onartu zuen 2017ko aurrekontua eta datozen egunetan jendaurrean jarri eta argitaratuko da Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean.

Onartutako aurrekontu proiektuak herritarren eta oposizioko talde politikoek egindako proposamen gehienak jasotzen ditu bere baitan. Aurrekontuetan jasotako partida adierazgarrienen artean Andra Mari kalearen urbanizaziorako 648.989,47 euroak, argiteria publikoaren aldaketarako 327.097,20 euroak edota igerilekuetan aspalditik beharrezkoak diren inbertsioak gauzatzeko 70.000 euroko partida.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate