Borrar

Udaltzaingoak 48 txirrindulari ohartarazi zituen bide-segurtasuneko kanpaina batean

Kanpainaren helburu nagusia kaskoa eta argiak zuzen erabiltzen ziren egiaztatzea zen

i.agote

Sábado, 10 de diciembre 2016, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaltzaingoak 48 txirrindulari ohartarazi zituen trafikoaren ordenantza ez betetzeagatik, azaroaren bukaeran egindako bide-segurtasuneko kanpaina batean.

Kanpainaren helburu nagusia kaskoa eta argiak zuzen erabiltzen ziren egiaztatzea zen, baina beste alderdi batzuk ere hartu zituzten kontuan: bizikletek txirrinarik zuten, erabiltzaileek entzungailurik zeramaten, mugikorrez hizketan zihoazen edo erdialdeko zirkulazio ordutegia betetzen zuten.

Geuk ikusteko eta besteek gu ikus gaitzaten argiak eramatea zein garrantzitsua den jakinaraztea zen gure helburua, eta adingabeentzat kaskoa eramateak duen inportantziaz ohartaraztea. Gure asmoa ez zen inola ere isunak jartzea, baizik eta jakinaraztea zer dioen arauak horretaz, eta txirrindulariei ikusaraztea hori segurtasunaren mesederako dela, bai haientzat bai bide publikoaren gainerako erabiltzaileentzat, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Zehazki, Udaltzaingoak 15 kontrol egin zituen Gasteizko 9 kale eta plazatan, bai eta erdiguneko oinezkoen alderdian ere, astebetez. Kontrolatutako txirrindularietako 48ri egin zitzaien ohartarazpenen bat, hainbat arrazoirengatik:

Argirik ez eramatea (15 txirrindulari).

Kaskorik gabe zirkulatzea 16 urtetik beherakoa izanda (12)

Espaloitik zirkulatzea (8)

Baimendutako ordutegitik kanpo zirkulatzea (6)

Txirrinarik gabe zirkulatzea (5)

Entzungailuak jarrita zirkulatzea (1)

Telefono mugikorrez hizketan ari zela zirkulatzea (1)

15 leku hauetan jarri ziren kontrolak: Luis Heintz (3), Frai Francisco (3), Manuel Iradier (2), Gorbeia (2), erdiguneko oinezkoen alderdia (1), Gaztelako atea (1), Andre Maria Zuriaren plaza (1), Koldo Mitxelena-Micaela Portilla eta (1) Korazonisten kalea (1).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios