Borrar

Eskalmendiko trikuharria zaharberritzea eskatu du Arratzua-Ubarrundiako osoko bilkurak aho betez

Lan arkeologikoak egiteko eta kultur-ondarea izendatzeko EH Bilduren ekimena babestu du osoko bilkurak

sergio eguía

Jueves, 1 de diciembre 2016, 01:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eskalmendiko trikuharria zaharberritzea eskatu du Arratzua-Ubarrundiako osoko bilkurak aho betez. Horrela zegoen jasota EH Bilduk aurkeztu eta atzo osoko bilkuran onartu zen mozioan. Bertan, Eusko Jaurlaritzari kultur-ondarea izendatzeko eskaera egiten zaio. Horrez gain, Arabako Foru Aldundiari lan arkeologikoen bitartez balioan jartzea eskatu diote eta Udalari berari hirigintza-araudia aldatuz eremua babestea proposatu diote.

Ekaitz Diaz de Garaiok azpimarratu duenez, «aparteko trikuharria» da bere tamainagatik eta bere kokapenagatik, eraztun berdetik oso gertu dagoelako. Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko bozeramaileak esan duenez, azken hamarkadetan ez zela existitzen oso zabalduta zegoen baina 2011ean argitaratutako azken ikerketen arabera, zalantza hauek guztiak argituko dira.

XIX. mendeko idazki historikoek trikuharri honen informazio jasotzen zuten. Baina XX. mendearen hasieran Enrique de Egurenek egindako inbentarioan ez zegoen jasota eta azken mende honetan ez da beste ezer aipatu trikuharri honi buruz. Baina 2011. urtean, zundaketa bat egin ostean, ikerketek kontrako ondoriora heldu ziren.

«Azken azterketa arkeologikoek tamaina handiko trikuharriaz hitz egiten dute; hileta ganbara bat izango luke eta Brontze Aroan kokatzen dute. Ikerketa horiek indusketa bat egitea gomendatzen dute eta gure ustez, gure ondare historikoa berreskuratze bidean eremu hori biziberritzea oso aurrera pausu garrantzitsua izango litzateke», nabarmendu du Diaz de Garayok.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios