El Correo

Dendabaran Gizarteratu lantegien erakusketa solidarioa paratu da

  • Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era.

Dendaraba merkataritza-gunean Gizarteratu lantegietan egindako produktuen erakusketa paratu da, urtarrilaren 7ra arte. Udal programa horren bidez, gizartetik bazterturik dauden pertsona eta taldeak gizarteratzea sustatzen da, prestakuntza moduluak eta gizarte eta hezkuntza arloko moduluak baliatuz.

Lantegietan, pertsona horiek gaitasun sozio-pertsonalak sustatzen dituzte, arlo jakinei buruzko oinarrizko ezagutzak ikasten dituzte, eta lan mundura hurbiltzen dira. 2015ean 660 pertsona igaro ziren lantegietatik.

Orain, merkataritza galeriako areto batean lantegietatik –jantzi-konponketa, bisuteria, osagarriak eta apainketa eta zaharberritzea eta birziklatzea, besteak beste– ateratako emaitzak egiaztatu ahalko dituzte gerturatzen direnek.

Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate