El Correo

Arabako Foru Aldundia, EHU eta Tecnalia batera jardungo dira Araban biozientziak sustatzen

  • Hiru erakundeek hitzarmen bat sinatu dute Farmazia Garapeneko Zentroa sustatzeko, lehen europar mailakoa

Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Tecnalia ikerketa zentroak elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute, Arabako Lurralde Historikoan biozientziak sustatzearren farmazia garapeneko zentro baten bitartez. Asmoa da laguntzea lurralde historikoan RIS3 Euskadi izeneko espezializazio inteligenteko lehentasun estrategikoetako bat hedatzen, alegia, biozientziak (RIS3 delarik Research and Innovation estrategies for Smart Specialization). Biozientzien aldeko apustua da Euskadiren esparruan dibertsifikazioaren alde egitea, duela zenbait urtetik hona bezala, eta, berari esker, zientzia eta teknologiako sare bat sortu da, goi mailako gaitasunekikoa.

Apustu horren ondorioz, Araban sektore bat ari da sortzen nazioartean ospea duten enpresekin. Era berean, badira botikak garatzeko ahalmen nabarmenak, Euskadin bakarrik aurkitu ahal direnak, eta aukera bat ematen dute RIS3 estrategia hori garatzeko. Lidergo horren zati bat EHUko Arabako campuseko farmazia fakultateari dagokio, bai eta Tecnaliari ere, zeren, bien artean, duela 20 urtetik aktibo dagoen Farmazia Garapeneko Zentroa sustatzeko proiektu berri bat ari baitira lantzen, zeinaren bidez unitate berria negozio bihurtuko baita, estatu barruan eta nazioartean proiekzioa izango duena, lehendik ezarrita dauden gaitasun itzelak eta proiektuan parte hartzen ari diren pertsonen ezagutzen maila baliatuz.

Proiektu berri hori bermatuta dago bost jarduera lerrotan; negozio galeniar eta analitiko bat, merkatura zuzendua; I+G+b-ko jarduera bat, farmazia molde berrien araberakoa; profesionalak farmaziaren arloan prestatzeko jarduera bat; oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko bultzaden segida bat; eta saiakuntza klinikoen unitatearekiko elkarlan estuko lerro bat, ikerketa klinikoa garatzeko.

Farmazia Garapeneko Zentroaren ekimen berri honen xedea da negozio errentagarri eta iraunkor bat erdiestea, Araban aberastasuna eragingo duena eta goi mailako kualifikazioko lanpostuak sortuko dituena, baina, aldi berean, tresna bat izatea, hala gaur egun gertuko ingurunean kokatuta dagoen farmazia industria garatzeko nola enpresak erakarri eta sortzeko.

Helburu horrekin bat egin dute Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak eta Iñaki San Sebastián Tecnaliako zuzendari nagusiak nahiz Javier Garaizar EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak, zeinek hitzarmen bat sinatu baitute, 245.000 euro inguru bideratzeko klinika eta farmazia ikerketarako ekipamenduak elkarrekin finantzatzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate