El Correo

Oiongo araztegia handitzeko eta eguneratzeko lanak hasi ditu URA agentziak

  • Lan horiek dagoeneko hiru milioi euroko inbertsioa ekarri dute, URAk jakinarazi duenez

URA Uraren Euskal Agentziak Oion herri arabarreko hondakin uren araztegiaren handitzeko eta eguneratzeko lanak hasi ditu. Oionen sortzen diren isurketak hobeto tratatuko dira lanei esker -herriko hondakin urak eta ardogintzako enpresen isurketak nahasten dira-, eta, ondorioz, tratatutako hondakin uren isurketek aintzat hartuko dituzte ingurune urtarraren beharrizanak eta araudiak ezarritako betebeharrekin bat etorriko dira.

Lan horiek aurreko urteetan Oionen egindako lanak jarraitzen dituzte: Oiongo industriagune zein herrigunean bertan saneamendua hobetzeko lanak -kolektore sistema egin eta isurketa esanguratsuak egiten zituzten guneen konexioa-. Lan horiek dagoeneko hiru milioi euroko inbertsioa ekarri dute, URAk jakinarazi duenez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate