El Correo

'Gasteiz aztergai unibertsitatean' jardunaldiak gaur bukatuko dira

  • Jardunaldietan Jose Angel Cuerda, Alvaro Iturritxa, Joxe Martin Abaurrea, Eva Ugarte eta Imanol Esnaola izan dira

Gasteizko Udalak eta Udalbiltza Partzuergoak "Gasteiz aztergai unibertsitatean" jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean. Topaketak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmazia Fakultatean hasi ziren atzo esta gaur bukatuko dira.

Bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ekintza egin dira "harremana, ezagutza eta hiritarren arteko kolaborazioa sustatzeko asmoz". Horren adibide izan zen Gasteizen ospatutako Euskal Herriko Emakume Errugbilarien I. Topaketa. Udalbiltzak "oso positiboki" baloratu ditu topaketak, "kirolaren bidez Euskal Herri osoko emakumeen arteko harreman eta sareak bultzatzea oso helburu estrategikoak baita".

Jardunaldietan, besteak beste, auzoen iraunkortasuna aztertuko da, Gasteizen eta gainerako hiriburuetan, eta hizlarien artean Jose Angel Cuerda, Alvaro Iturritxa, Joxe Martin Abaurrea, Eva Ugarte eta Imanol Esnaola izan dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate