El Correo

Mikel Markezek zuzenduriko euskal kantagintza tailerra izango da Gasteizen urtarriletik maiatzera

  • Izena emateko epea astelehen honetan ireki da eta urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik

Mikel Markez musikariak gidatutako euskal kantagintza tailerra antolatu dute elkarlanean Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak. Tailerra 2017ko urtarriletik maiatzea izango da, hileko saio bat, eta gazteak euskal kantagintzara erakartzea du xede. Izena emateko epea astelehen honetan ireki da eta urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Modu honetan, GEU elkarteak eta Oihanederrek bat egin dute gazteen artean euskal kanta herrikoiak eta garaikideak ezagutarazi eta kanta zaletasuna bultzatzeko asmoz. Horretarako, Mikel Markez musikariak gidatutako tailerra antolatu dute, euskal kantagintzaren historian murgiltzeko eta kantak bizitzeko aukera emango duena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate