El Correo

'Gasteiz hobetuz' plana ebaluatzeko work-kafe bat egingo da

  • Asteazkenean Herritartasunerako Eskola Irekiaren beste saio bat egingo da, Enrique Sacanell eta Emma Ortizekin

“Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programaren lehen edizioan, herritarrek udal aurrekontuko hiru miloi euro zertan erabili erabaki dute, eta orain hori ikuspegi global batetik ebaluatzeko unea da, inplikatutako guztien partaidetzarekin: herritarrak, teknikariak eta politikariak. Azaroaren 28an (astelehena) izango da bilera, 19:00etan, Europa biltzar etxeko Green aretoan.

Helburu hauek izango ditu ebaluazioak: kontu-ematea, esperientzian oinarrituz ikastea, eta erabakiak hartzea udalerriko aurrekontuari buruzko prozesuari begira. Informazio gehiago

Herritartasunerako Eskola Irekiaren programazioaren barruan, azaroaren 30ean, 18:00etatik 20:00:00etara, enpresa coach Enrique Sacanellek “Entzuten ikasi” hitzaldia emango du Goiuri jauregiko Martin Salinas aretoan. Emozioetatik entzuteaz hitz egingo digu, zehazki, estimutik eta maitasunetik. .

Orobat, pertsonak, taldeak eta antolakundeak garatzeko aholkulari eta coach Emma Ortizek “Lankidetza” eta “Gatazkaren kudeaketa positiboa” lantegiak aurkeztuko ditu, gizarte trebetasunetan oinarrituak. Informazio gehiago

Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz lehen prozesuaren emaitza gisa, Herritartasunerako Eskola Irekiaren barruan “Hiria aurrekontu parte-hartzaileetatik eraldatzea” jardunaldia antolatu da. Abenduaren 17an izango da, Europa biltzar jauregiko Francisco de Vitoria aretoan, eta hainbat udalerritako esperientziak azalduko dira (Getafe, Irun edo Bartzelona).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate