El Correo

Almus Kuartetoak ‘Ibilaldia Errusiatik’ interpretatuko du Astearte Musikaletan

  • Hogeita bost urte luzeko lan-ibilbideaz, ganbera talde egonkorrenetakoa dugu

Almus Kuartetoa igoko da bihar agertokira Vital Fundazioa Aretoan (Dendaraba), Vital Fundazioaren Astearte Musikalen beste saio batean. Hari-laukote horrek, Espainiako musika arloko talde egonkorrenetakoak, ‘Ibilaldia Errusiatik’ egitaraua eskainiko du, Glazunov, Tchaikovsky eta Shostakovich-en lanez osatua. 20:00etan hasiko da kontzerta, eta sarrerak emanaldia hasi baino ordu bete lehenagotik eros daitezke.

Astearte Musikalen XXVII. denboraldia dugu hau, hau da, Vital Fundazioak urtero ganbera musikari eskaintzen dion zikloa eta bost hilabetetan programa zabala gozatzeko aukera emateaz gain, proposamen sorta anitza dakar; bada, ziklo horrek, proposamen interesgarria eta beteranoaren eskutik itxiko du azaroko egitaraua.

Etengabeko jardunaren hogeita bost urte luzeei begiratuta Almus Kuartetoa Espainiako, gure garaiko, ganbera talde egonkorrenetakoa dela esan genezake. Manuel de Juan, lehenengo biolina, Vicente Antón, bigarren biolina, Octavio de Juan, biola, eta Francisco Pastor biolontxelo jotzailea ditu kideak. Denak dira Murtzia eta Alacanteko kontserbatorioetako irakasleak.

Espainian egindako errezitaldi ugariei beste hainbat bira gehitu behar zaizkie, Txekiar Errepublikan, Belgikan, Frantzian eta Italian, esaterako. Pragako Klementinum-eko Martinu Areto Handia eta Ispiluen Kaperan, Moulin d´Anduve, Château de Champs eta Las Canals Jaialdiaren (Aveyron) denboraldietan eta Turineko Palazzo Barolo delakoan egindako emanaldiak nabarmendu behar dira. 2006-2007 denboraldian Beethoven-en 17 Kuartetoen Integrala interpretatu zuten. Bitxikerien artean, deigarria da, Kuartetoak Madrilgo Errege Jauregian egiten den Ganbera Musika Zikloan hartu duela parte, eta ziklo horretan, jauregiko bilduma ospetsua osatzen duten Antonio Stradivarius-ek egindako musika-tresnak jo dituztela. Are gehiago, euren XX. urteurrenaren ospakizun-kontzertuan Sofia Erregina andrearen ohorezko presentzia ere izan zuten.

Gainera, jarduera izugarria dute. Hainbat egile espainiarrek eskainitako zenbait lan dituzte, horien artean, Manuel Moreno-Buendíaren Salzillesca (Jaiotza baterako musika), eta M. Francoren kuartetoa 4. zk., XX. urteurrenerako sortua. Ana María Sánchez sopranoarekin Haydn-en ‘Kristoren Azken Zazpi Hitzak Gurutzean’ lanaren José Perisen bertsioa interpretatu dute, eta euren egitaratuetako bi aldizka ematen dira TVEko Intermezzo saioan.

Era berean, goi mailako zientzialariak eta Madrileko eta Tübingen-eko Unibertsitate Konplutentsea eta Politeknikoa eta CSIC (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia) egiten ari diren ikerketa aitzindari baten kide integral laguntzen du Almus Kuartetoak. Zehazki, Artyciencia eta Artyciencia Cyber Brain live experience: Beethoven eta pintura zure burmuinean (pictomusicadelfia.com) proiektuak garatzen ari dira, neuroendekapenezko eta burmuin-prozesatzearen gaixotasunen ikerketan.

Astearte Musikalen biharko emanaldian Almus Kuartetoak bi zatitan banatutako egitaraua interpretatuko du, Glazunov, Tchaikovsky eta Shostakovich-en lanez osatua. 20:00etan hasiko da, Vital Fundazioa Aretoan (Dendaraba Zentro Komertziala). Hitzordu bakoitzerako sarrerak aretoan bertan eros daitezke, kontzerta hasi baino ordu bete lehenagotik, 8 eurotan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate