El Correo

Gasteizek omenaldia egin dio José Antonio Juliáni, ETAk duela 33 urte Elorriagan erahil baitzuen

  • Atentatua 1983ko azaroaren 26ko goizaldean gertatu zen: bost tiro eman zizkioten, bere lokaletako bat ixtera zihoanean

Gasteizko Udalbatzak omenaldia egin dio José Antonio Julián Ballanori, ETAk duela 33 urte Elorriagako elizaren ondoan erahil baitzuen. Alkatea eta talde politikoen ordezkariak hara joan dira, lore-eskaintza eta minutu bateko isilaldia egitera, atentatua oroitzen duen xaflaren ondoan.

José Antonio Juliánek 43 urte zituen, eta ostalaritzako enpresaburua zen. Alarban (Zaragoza) jaioa zen, baina urteak zeramatzan Gasteizen bizitzen. Atentatua 1983ko azaroaren 26ko goizaldean gertatu zen: bost tiro eman zizkioten, bere lokaletako bat ixtera zihoanean.

Gorka Urtaran alkateak Gasteizek biktima guztiei eskaintzen dien sostengua berretsi du: «Denek merezi dute begirunea, erreparazioa eta justizia».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate