El Correo

99.000 euroko udal laguntza jasoko dute helduentzako euskara-ikastaroak emango dituzten sei euskaltegiek

99.000 euro baliatuko ditu Urtaranen gobernuak euskaltegiei diru-laguntzak emateko. Gaur goizean ebatzi du Tokiko Gobernu Batzarrak laguntzak emateko deialdia, hirian euskara sustatu eta euskararen ikaskuntza bultzatzeko asmoarekin. “Gobernuak agintaldirako hartu zuen konpromisoetako bat dugu, Gasteiz euskararen hiri bihurtzea”, adierazi du Euskara Zerbitzuaren ardura duen Iñaki Prusilla zinegotziak. Oraingo honetan, laguntza hauek jasoko dituzte euskaltegiek:

- Ardatz Kultur Elkartea, 52.249,28 euro

- Bai&by Gasteiz, 4.161,33 euro

- Euskaraz Kooperatiba Elkartea, 17.118,51 euro

- Hegoalde Kultur Elkartea, 5.929,96 euro

- Mondragon Lingua, S. Coop., 1.723,73 euro

- Udaberria Elkartea, 17.817,18 euro

HABEk homologatutako euskaltegi horiek helduentzako euskara-eskolak ematen dituzte hirian. 80ko urteetatik laguntzen die Udalak, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzen osagarri, hartara herritarrentzat matrikula-kostua txikiagoa izan dadin. 99.000 euro bideratuko ditu Urtaranen gobernuak osagarri ekonomiko horiek ematera, 2016-2017 ikasturteari begira.

“Gasteizko Udalaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasota dagoenez, gasteiztarren euskalduntzeak munta handia du hirian, eta herritar gehienak aritu izan dira inoiz, lehenago edo geroago, euskara ikasten euskaltegietan. Gainera, planaren helburuetako bat, hain zuzen ere, horixe da, herritarren artean euskararen ikaskuntza bultzatzea, euskaltegiei lagunduz”, nabarmendu du Euskara Zerbitzuaren ardura duen Iñaki Prusilla zinegotziak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate