El Correo

Elkarrekin jolasten ari diren lau umeren irudiak izango dira jaiotza monumentalaren berrikuntza aurtengo Eguberrietan

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok 2016-2017ko kultura alorreko Eguberrietako programa aurkeztu du gaur prentsaren aurrean. Urtero bezala, berrikuntza batzuk egin dira ohiko programazioan.

Floridako jaiotza monumentalean eraikuntza joko baten inguruan elkarrekin jolasten ari diren lau umeren irudiak –bi neskatila eta bi mutiko– gehitu dira, Álvaro Hernández Lizarragak eginak.

Bestetik, urte batzuetan jarri gabe egon den izarra ere berreskuratu du.

Jaiotza abenduaren 2ko 16:00etatik urtarrilaren 6ra arte egongo da irekita, 10:00etatik 14:30era eta 16:30etik 21:30era. Urtez urte handitu eta berritu egiten da jaiotza, herritarrek haitzuloan utzitako ekarpenei esker. Abenduaren 24an bedeinkatuko da, 13:00etan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate