El Correo

Amurrioko pilotalekuan Euskal Oiloaren Arabako I. Txapelketa jokatuko da gaur

  • Sariak banatuko zaizkie euskal oilo eta oilar onenari, euskal antzara onenari eta Laudioko oilo eta oilar onenei

Lehiaketa Eolak elkarteak antolatu du, Amurrioko Udalaren babesarekin, eta udalerriko pilotalekuan egingo da. Euskal oiloek, Laudioko oiloek eta euskal antzarek parte hartu ahal izango dute, indibidualki. Animaliak zuzenean entregatuko dira erakusketa-esparruan, eta Administrazioko albaitari ofizialak sinatutako osasun-gida izan beharko dute; dokumentua idazkaritzan entregatuko da. Erakusketak animalien edertasun-lehiaketa bat barne hartuko du, eta epaimahaiak mota bakoitzeko arraza-estandarretik hurbilen dagoen animalia hautatuko du.

Sariak banatuko zaizkie euskal oilo eta oilar onenari, euskal antzara onenari eta Laudioko oilo eta oilar onenei. Lehenengo bi motei dagokienez, Arabako hazleek (Trebiñu Konderria barne) besterik ez dute izango saria irabazteko aukera. Laudioko oiloari dagokionez, eta arraza sendotzeko xedearekin, hezle guztiek parte hartu ahal izango dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate