Borrar

Udalak eta Aldundiak indarrak batu dituzte Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Feriari begira

sergio eguía

Jueves, 24 de noviembre 2016, 01:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Ferian (INTUR) hiriko eta lurralde historikoko erakargarriak eta baliabide turistikoak ezagutarazteko, azaroaren 24tik 27ra bitartean. Enpresa eta bisitari potentzialen esku eskaintza osoa jartzea da asmoa, sarrera eta gaualdi gehiago lortzearren.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren diputatu Cristina Gonzálezek eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak aurkeztu dute gaur goizean Gasteizek eta Arabak feriara eramango duten eskaintza turistikoa; iaz 44.157 pertsona izan ziren ferian.

Udalak eta Aldundiak historia, ondare eta natura baliabideak promozionatuko dituzte, enogastronomia ahaztu gabe, Ardoaraba (Arabako Errioxako ardoaren eta Arabako txakolinaren feria) erakargarritasun zalantzaezineko hiriko ekitaldia baita. Gainera, abenduko zubirako zein hilabete osorako prestatu den turismo-programazioa aurkeztuko dute.

Udalak eta Aldundiak INTUR ferian partekatuko duten standean bi proposamen berri aurkeztuko dira, asteburuetan eta zubietan Arabako eskualde guztietako baliabide nagusiak ezagutu eta gozatzeko aproposak biak: Arabako Erdi Aroko ibilbideak, Arabako Errioxa eta Aiara lurraldeko hiribildu harresidunen bitartez lotzen dituena, eta Galbideko ibilbideak Araban.

Arabako Errioxak, Gatz Haranak, Aiarak, Arabako Mendialdeak, Arabako Lautadak eta Zuiak beren indarrak batu dituzte gertuko publikoari errepidez eta trenez ongi konektatuta dagoena eskaintza koordinatua egiteko. Bestetik, Ardoaraba ihesaldia aurkeztuko da, tokiko enpresa batek Gasteiz On elkartearekin diseinatu duena, hiria bisitatu nahi dutenek ekitaldi erakargarri hori ezagut dezaten.

Gasteizek eta Arabak INTURrera daramaten turismo eskaintzaren indarguneetako bat iraunkortasuna da. Izan ere, Gasteiz turismo-helmuga iraunkorraren Biosphere ziurtagiria lortu duen lehen euskal udalerria da, eta Arabako Errioxak ere lortzeko prozesuari ekin dio. Lurraldearen lehia-balio horri keinu bat eginez, standa bera kudeaketa iraungarriko basoetako FSC zigilua eta Rainforest Alliance-ren ziurtapena dituen egurrez landu da.

Helmuga iraunkorra izatea da gure bereizgarrietako bat, eta kalitate turistikoa da gure indargune nagusia, bai enogastronomiari bai kultura, ondare edo ekitaldiei dagokienez. Hala administraziotik nola bereziki sektoreko agente eta profesionalen eskutik hirian sendotzen ari den eskaintzak urtetik urtera gainditzen du exijentzia-maila eta, beraz, kalitate-maila. Kalitate horrek animatzen gaitu erakundeok eskutik hartuta merkatu berriak bilatzera, eskaintza turistiko koordinatu eta erakargarria aurkezteko, oraingoan bezala, nabarmendu du Turismoko zinegotzi Nerea Melgosak.

Cristina González foru diputatuak, berriz, Arabako eskaintza turistikoa berriro Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Feriara itzuli izana azpimarratu du, zenbait urtetan ez baita joan, eta gainera, Gasteizko Udalarekin indarrak batuz eta lankidetzan arituz egitea. Gonzálezek adierazi duenez, turismo berdea eta natura, ondarea eta familia turismoa izango dira Valladoliden aurkeztuko duten eskaintzaren ardatzak.

Barneko turismoan espezializatuko feria hau gure erakargarriak enpresei eta bisitari potentzialei ezagutarazteko baliatu nahi dugu. Orobat, sektoreko zenbait enpresarekin lan-bilerak egingo ditugu, lankidetza-proiektuak aztertzearren, erantsi du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios