Borrar

Gasteizko feministen haserrea

"Zenbat eraso? Sanferminetan edo Gasteizko festetatik hasita herriko jai guztietan, dantzalekuetan, kalean, lantokietan… eremu guztietan, emakumeok erasoak pairatzen ditugu", salatu dute beste behin

sergio eguía

Jueves, 24 de noviembre 2016, 01:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Feminista Taldeak, gutun irekia argitaratu zuen atzo, emakumeen aurkako biolentzia salatzako. Hona hemen idatzia.

"Emakumeon aurkako zenbat erailketa? Zenbat eraso? Sanferminetan edo Gasteizko festetatik hasita herriko jai guztietan, dantzalekuetan, kalean, lantokietan eremu guztietan, emakumeok erasoak pairatzen ditugu. Baina kaleak, gauak, jaiak emakumeonak direla aldarrikatzeak ez gaitu inoiz nekatuko, geureak direla eta gure gorputz eta bizitzen jabe ere bagarela. Hau ozen aldarrikatzeko ez diogu inori baimenik eskatu behar, baina argi dago haserrea zerbaitegatik dela eta erantzukizun maila desberdinak daudela egunerokoa eta egiturazkoa den emakumeon aurkako indarkeriaren aurrean.

Noraino iritsi beharko du feminizidio ixildu honek, etengabeko injustizia honek, eduki beharreko lehentasun politikoa izan dezan? Instituzioen deklarazioak eta salaketa publikoak ez dira nahikoa horrek guztiak ez badu inolako islarik aurrekontu eta agenda politiko nagusienetan. Adierazpen hutsek ez baitute indarkeria sexistaren sustraiak ukitzen. Teorikoki, denok gaude indarkeria sexistaren kontra, baina nondik eta nola? Oso zaila izango da, ezinezkoa ez esatearren, baliabideetan inbertitzen ez bada eta hartu ahal daitezkeen neurri guztiak ikuspegi feminista batetik hartzen ez badira.

Hau ez da joko bat.

Gaur eta hemen, indarkeri heteropatriarkalak azaleratzen dituen hainbat indarkerietariko batez hitz egin nahi dugu. Ezkutuan, isilean eta kasu askotan, tabu bezala erabilia den errealitate bat plazaratu nahi dugu, jendartearen gehiengo batek jasaten duen indarkeriaz: adin gabekoen aurkako indarkeriaz, hain zuzen.

Adin gabekoen aurkako indarkeria existitzen dela jakin badakigu eta honek hartzen dituen dimentsio desberdinez ere jabetzen gara: abandonatzea, indarkeri fisikoa, psikologikoa eta sexuala. Adingabekoez hitz egitean, egoera are eta latzagoa bilakatzen da, bai erasotuek erasotzailearen aurrean azaltzen duten defenditzeko gaitasun ezagatik baita sistemak indarkeria ahalbidetu eta erasotzaileak legitimatzen dituelako ere.

Adingabekoek jasotzen duten indarkeriaren dimentsioa edozein izanda ere, argi daukagu indarkeri honen oinarria eta sustraia heteropatriarkatuan duela xedea, zehazki, hetereopatriarkatuaren oinarrian, hau da, familia nuklearrean. Sarritan, familia eredu hau eta berau inguratzen duen sarea isildutako errealitate beldurgarri honen babeslekua izaten dira. Adingabekoenganako abusu sexualen kasuan, salatutako kasuak aintzat hartuta, lau neskatiletik batek eta zazpi mutikotik batek abusu sexuala jasaten dutela argitaratu da eta indarkeria jaso duten %70 a gertuko familiaren eskutik gertatzen da. Azken errealitate honek, gertaera hauek argitara ematea eragozten dute. Salatzea ia ezinezkoa bilakatzen da eta salaketa jartzea lortzen den kasuetan, adingabekokoaren ahotsa ez da kontutan hartzen, jorratu beharreko bidea oztopoz eta kriminalizazioz betetzen delarik.

Ezinezkoa dugu ahaztea ere adingabekoek haien amek jasaten duten indarkeria ere lehenengo pertsonan pairatzen dutela. Legeak horrela balioztatzen ez duen arren, haurrak, etxe barruan gertatzen diren indarkeria ororen biktima zuzenak dira. Aurton, hemen berton, Gasteizen, Alicia, gizon baten eskuetan izan zen eraila, haur honen amaren bikotekideagatik eraila izan zen, eta Eusko Jaurlaritzak oraindik ere ez du hau onartu, are gehiago, ez du genero indarkeria gisa ezaugarritu".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios